Ezarrik gaineztaturiko 20.000 m²-ko aurrealdea.
Beirazko mosaikoaren ekoizpen eta banaketan espezializatuta, Parisen ondoan dagoen Pantin hiriko Courtillières auzoko Serpentin eraikinaren birgaikuntzan parte hartu du Ezarrik. Estaldura aukera zabal baten artean aukeraturik, Ezarrik era desberdinetako 10.000 m² mosaiko hornitu ditu, izugarrizkoa den eraikin deigarri honi kolorezko degradatu efekto bat sortu asmoz.
2 km-ko luzera duen aurrealde izugarria da eta bertako birgaikuntza zati desberdinetan antolatu da. Proiektu honen tamainaz jabetzeko esan, duela 14 urte burutzen hasitako birgaikuntza lanak, 2014ean bukatzea espero dela.
Lotura honetan aurkituko duzu informazio gehiago eta baita bukatzear dagoen proiektu izugarri honen hainbat irudi ere.
Historia
Proiektu hau Émile Aillaud arkitekto ospetsuak sortua izan zen 50. hamarkadan Courtillières auzoan, Pantinen, 4 hektareako parkea inguratzen duen izurturiko bi eraikinetan 630 etxebizitza egiteko asmoz.
Europan dagoen bigarren eraikinik haundiena da eta “XX. Mendeko ondare” bezela izendaturik dago.
80. hamarkadan burutu zen lehendabiziko zaharberritzea: Korrosioak sakonean hondatu zituen balkoiak kendu eta eraikinaren kanpoaldeko isolamendua burutu zen.
XX. mende bukaeran, eraikinaren hondatzea oso esanguratsua zen eta hiriko udalak eraikina berritu eta bertako biztanleen bizi baldintzak hobetzeko ahaleginean parte hartu zuen: Eraikinaren aurrealdea erabat berritzea erabaki zen, eta barrukaldeko parkera sarrera berriak eginez zirkulazioa eta segurtasuna hobetzea ere bai.
2000. urtean Udala eta Pantineko Etxebizitza Publikoen Bulegoa zaharberritze proiektuarekin hasi ziren eta 14 urte beranduago bere amaierara iristen ari da.
RVA arkitektura-bulegoak (Dominique Renaud eta Philippe Vignaud Associados), lehiaketa publiko bat irabazi ondoren, zaharberritze lanekin hasi zen GTM Bâtiment eraikuntza enpresarekin batera. Proiektu guzti hau eta bertako lanak, Pantin Habitaten eta Kultura Ministerioaren ikuskapenaren menpe egon dira.
Zaharberritzeak helburu argi bat zuen: “etxebizitza soziealean baldintza onuragarriak berriro sartzea bertako biztanleen bizimodu eta aukerei egokituz, beti ere lan arkitektonikoa errespetatuz”. Iritzi hauek kontutan izanda, aurrealdearen sakoneko zaharberritzea egiteaz gain, 5 modulo bota ziren barruko parkerako sarrerak hobetzeko eta honela itxura eta bizi berri bat eman zitzaion parkeari.
EZARRI, S.A. como responsable del tratamiento, le informa que sus datos son recabados con la finalidad de contactar con el solicitante, atender sus consultas y peticiones y para envío de ofertas e información relacionada siempre con nuestra actividad. La base legal para el tratamiento de sus datos es el consentimiento del interesado al contactar con nuestra organización. Sus datos no se cederán a terceros salvo obligación legal. Cualquier persona tiene derecho a solicitar el acceso, rectificación, supresión, limitación del tratamiento, oposición o derecho a la portabilidad de sus datos personales, escribiéndonos a nuestra dirección arriba indicada, o enviando un correo electrónico a info@ezarri.com, indicando el derecho que desea ejercer. Puede obtener información adicional aquí.